miércoles, 3 de agosto de 2016


BATZORDE IRAUNKORRA
COMITÉ PERMANENTE








PRENTSA OHARRA
2016ko uztailaren 28an Euskotrenen Batzorde Iraunkorrak Amarako
(Gipuzkoa) lan-egoitzako tren gidari eta operazio agenteei zuzendutako greba
deialdia onartu du, honako data eta orduetan burutuko dena: Abuztuaren 13tik 21era
bitarte (biak barne), 19:00etatik hasi eta biharamuneko 02:00ak arte; Irailaren 4 eta
11ean 08:00etatik 15:00ak arte; Irailaren 9an, 22:00etatik biharamuneko 04:00ak
arte; Irailaren 12an, egun osoz, Amara eta Arasoko lan-egoitzetan. Greba hau
Amarako lan-egoitzako langileek proposatu eta ontzat emana izan da.
Greba deitu izanaren arrazoien artean Zuzendaritzak Hendaia-Lasarte eta
Amara-Zumaia lerroetan emango den tren maiztasunen igoeraren aurrean
proposatzen duen lan-taldearen handitze eskasa da, gaur egun tren-gidarien lanaren
garapen zein lan baldintzei eusteari begira.
Beste arrazoietako bat Zuzendaritza Araso izango den lan-egoitza berrira
bilduko den langile taldeari zuzendutako garraio planik ezarri nahi ez izatea da.
Grebaren azken arrazoia negoziazioetan Zuzendaritzak izandako jarrera
zurruna da, alde sozialak zerbitzuaren fidagarritasuna, ikuskatze-trenak zein lantaldearentzako
garraioa bermatzen zuten proposamenak sistematikoki baztertu
dituenean.
Finean, grebaren helburua lan-baldintzei eusteko tren gidarien lan-talde finkoa
handitzea da, eta Arasoko langileek lanera biltzeko garraio publikoa eduki ahal
izatea.

No hay comentarios: